martes, 20 de enero de 2009

Bullying-a Euskadin

Aurkezten diren datuak EHU-ko Psikologia Fakultatearen tesia proiektu baten barruan daude. Proiektuaren zuzendaria: Maite Garaigordobil. Doktoregaia: José Antonio Oñederra.

Gehien ematen den mailan 6.maila da eta jazarpen psikologikoa batez ere.

Bullying indizea gorantz doa LH-ko azken kurtsoetan eta beherantz DBH-n. Gailurra LH-6-an dago.

Zaila da kurtsoka edo adineko datuak aurkitzea beste azterlan batzuetan.

Inglaterran %10eko indizea ematen da lehen hezkuntzan (Whitney&Smith 1993). Aditu gehienek LH eta DBH nahasten dituzte.

Bullying psikologikoa askoz arruntagoa da fisikoa baino, bai LH-n bai DBH-n,baina hori ere tratu txarra da.

Bullying indizea %5,8koa da Euskadin.

Ikaslego biktimaren %14,3 batek ez dio inori ezer esaten arazo honen aurrean.

Tratu txarren ehunekoak altuagoak dira lekuko gisa egile gisa baino.

Egile nagusiak “mutil batzuk” dira, gehienetan gela berekoak.

Patioan gertatzen da batez ere.

Gehien errekzionatzen dutenak lagunak eta familia dira.



Hauek dira hemen, Euskadin, arazoaren gainean ikertutako datu batzuk. Normalean, orokorrak eta oso antzekoak dira komunitate guztietan, horrek esaten digu adinaren ezaugarri pikologikoak direla. Baina nahiz eta ezaugarri nahiko orokorrak izan, arazo bat da gizartean eta honekin amaitzea da gure helburua.

No hay comentarios: