sábado, 17 de enero de 2009

Eskolan irakatsi behar den jarrera

Umeek ikusten duten guztiak ikasten dute. Ereduen bitartez aukeratzen dituzte euren jarrerak, hau da, euren inguruan biolentzia ikusten badute jarrera biolentoa izaten ikasiko dute. Horrexegatik garrantzia handia dauka ohitura onak erakustea haurtzaroan, eta ez bakarrik hitzekin kontatzen baizik eta haiek jarrera onak ikusi behar dituzte euren inguruan.

Hona hemen jarreran eragina duten idei batzuk:

HAU SINISTEN BADUT....

􀂾 Pertsona batzuk beste batzuk baino gehiago balio dute.
􀂾 Gehiengoek eskubidea dute gutxiengoen gainetik egoteko.
􀂾 Emakumeak gizonak baino gutxiago dira.
􀂾 Kultura batzuk beste batzuk baino nagusiagoak dira.
􀂾 Helburuak lortzea da balio duen bakarra, edozer edota edozein gainetik.
􀂾 Indarra erakutsiz lortzen da besteon errespetu eta onespena.
􀂾 Botere gehiago daukanak besteon gainetik erabaki dezake.
􀂾 Kalte egiten badizute, mendekua da irtenbide bakarra.
􀂾 Sentimenduak tontakeriak eta garrantzi gabeko gauzak dira.
􀂾 Edozein gauza egin daiteke besteon onespena lortu nahi badugu.
􀂾 Gorputz-hizkuntza (bultzakadak, ukitzekeriak, keinuak) eta aho-hizkuntza erasotzailea erabiltzeak (irainak, irrifarrekeriak, mesprezuak…) ez du inolako garrantzirik.
􀂾 Pertsona bat gaizki sentitzen denean, isiltzea da onena inor kontura ez dadin. Gertatzen ari zaiona esaten badu, ahularena egiten du eta eraso diezaiokete.
􀂾 Laguntza bilatzea eta eskatzea balio ez duen jendearen ezaugarria da.
􀂾 Norberak, berak bakarrik, bilatu behar du bizitza.
􀂾 Gatazkak eta arazoak geroari begira katastrofe potentzialak dira.
􀂾 Egia bakarra dago, jakin jakiten da zer den ona eta zer den txarra...

HONELAKO HARREMANAK IZANGO DITUT

􀂾 Nire iritziak inposatu nahi ditut eta ezin badut indartsuenaren menpe jartzen naiz.
􀂾 Gutxitan hitz egiten dut nire gauzei buruz, bihotzez..
􀂾 Jendeak mesfidantza sortarazten dit eta azkenean inoiz ez dut nire burua azaltzen naizen moduan.
􀂾 Ez ditut sentimendu ezkorrak identifikatzen sentitzen ditudanean, ezeztatzen ditut edota disimulatu egiten ditut. Azaltzen baditut, era ezkor batean egiten ditut, erasoka, nire burua baztertzen, ansietatean edo depresioan erortzen, gauza guztietatik inhibitzen…
􀂾 Nire boterea adierazten dut ahozko, keinuzko edo fisiko eraso eta indarraren bitartez, bestela mende hartzen naute eta isiltzen naiz.
􀂾 Gauza guztien gainetik nik irabaztea bilatzen dut besteak kontuan hartu gabe. Menpe daudenen artean banago ez ditut nire eskubideak defendatzen eta uko egiten diet, azken finean ez du merezi eta.
􀂾 Nire borondatearen kontra izanda ere, gauzak egiten ditut nahiz eta bat ez etorri.
􀂾 Askotan aurkitzen dut nire burua emozio xantaietan, erruak botatzen, menpekotasun konpromisoetan, boterearen boterea lortzeko borroketan, atsekabean, beldurrean...



BESTE HAU SINISTEN BADUT....

• Pertsona bakoitza bakarra da, beraz, altxor bat.
• Pertsona bakoitzak baditu bere ahalmenak.
• Pertsona guztiek eskubide berberak ditugu, alde batera utzirik norberaren sexua, kultura, sinismenak, aukera afektibo-sexuala, adina...
• Zaren bezalakoa onartzen bazaituzte, asetze-maila handia da.
• Norberarekiko errespetua besteekikoaren parekoa da.
• Taldean hobeto hartzen dira erabakiak.
• Pertsona bakoitzak badu bere boterea eta autoritatea.
• Norbait gaizki badago, irtenbide bat bilatu behar da eta behar izatekotan laguntza ere bai.
• Beste pertsonekiko harreman positiboek zoriontsuak egiten gaituzte.
• Eraso, irain, konparaziorik gabeko hizkuntza erabiltzeak, komunikazioa errazten du.
• Sentimendu eta emozioak funtsezkoak dira bizitzan, positiboki azaltzeak hobeto bizitzea ahalbidetzen du.
• Pertsona bakoitzak “BAI” edo “EZ” esateko eskubidea du, egokia iruditzen zaionean.
• Gatazka eta arazoei aurre egiten eraldatu daitezke.
• Hainbat pertsona, hainbat egi.
• Oso garrantzitsua da guztiei entzutea eta hitz egiteko aukera ematea.
• Aniztasunak aberasten gaitu.


BESTELAKO HARREMANAK IZANGO DITUT

• Akordioak lortzen saiatzen naiz guztion nahiak eta iritziak jasoak izan daitezen eta denok taldearen kide senti gaitezen.
• Sentimendu positiboak azaltzen ditut, nire barrutik abiatuta hitz egiten dut.
• Jendearengan konfiantza dut eta naizen bezelakoa agertzen naiz besteen aurrean.
• Ohartzen naiz noiz nagoen gaizki eta badakit sentimendu hauek bideratzen positiboki nire printzipioei eutsiz.
• Nire botere pertsonala erabili egiten dut nire gauzak ondo adieraziz eta besteek ere gauza bera egin dezaten utziz.
• Onartu egiten dut taldeko pertsona bakoitza funtsezkoa dela eta bera gabe taldea ez litzatekela berdina izango.
• Pertsona bakoitzari bere protagonismoa ematen diot.
• Gatazkaren aurrean alde guztien asetzea bilatzen dut.
• Sortzen ditudan harremanak benetako errespetuan oinarriturik daude.
• Bizikidetzarekin gozatu egiten dut: eman eta jaso egiten dut.
• Besteon aukerak errespetatu egiten ditut eta nireak defendatu.
• Egoera eta pertsona bakoitzaren alde positiboa bilatzen dut.
• Niri dagokidanez eta nitaz arduratu egiten naiz denak ondo funtziona dezan.
• Besteokin konpromisoa hartzen dut eta ahal dudan gauzetan laguntza ematen dut.



No hay comentarios: