Kasu hauetan egin behar den lehenengo gauza biktima eta erasotzailea identifikatzea da. Jakin behar dugu biok txarto pasatzen dutela eta laguntza behar dutela biok.
ERASOTZAILEA
Normalean erasotzailea nagusitasun jarrera dauka etengabe. Arazoak eta zailtasunak gainditzeko eredu biolentoa erabiltzen du beti, euren burua besteon azalean ikusteko zailtasunak ditu, familian harreman hunkikor txikia dauka eta enpatia gutxi dauka.
Psikologoen ustez, ume batek bullying-a praktikatu dezake:
· Besteok berak nahi duen gauza guztiak egiteko.
· Boterearen sentsazioa gustatzen zaiolako.
· Bere buruarekin ondo sentitzen ez delako.
· Beste umeekin eroso sentitzen ez delako.
· Etxean, eskolan edo familian jazarpenen bat jasotzen duelako.
· Helduengandik mespretxua sentitzen duelako.
· Etengabeko presioa jasotzen duelako ekintza guztietan bere arrakasta bilatzen dutenengandik.
Erasotzaileek euren boterea era desberdinetan erakusten dute euren biktimeengan: jotzen dituzte, molestatzen dituzte, zirikatzen dituzte, mote desatseginak jartzen dizkiete, biktimen gainean gezurrak kontatzen dituzte biktimeen kalterako, baztertzen dituzte, baliogabetzen dituzte,...
BIKTIMA
Normalean, erasotzaileek erantzuteko trebetasun falta dituzten umeak bilatzen dituzte , oso gizartekoiak ez direnak. Oso sentiberak eta ahulak izaten dira, talderen morroiak dira beti eta ez dute horren kontra inolako erantzunik ematen sentitzen duten lotsagatik.
Atzerriko Hizkuntza: IKT programa
Hace 12 años
No hay comentarios:
Publicar un comentario