viernes, 16 de enero de 2009

Zelan garatzen da Bullying-a?

Henar L. Senovilla gai honi buruz hitz egin duen psikologa eta kazetari bat da. Honek dio bullyinga agertzeko zergatiak asko izan daitezkela, eta oso desberdinak izaten direla normalean. Baina orokorrean agertzeko faktore nagusiak norbanako egoera pertsonala,familiaren egoera eta eskolaren egoera dira.

Alderdi pertsonalean, erasotzaileak maila nagusi baten ikusten du bere burua beste kideen laguntza izaten duelako edo biktimaren segurtasun pertsonala ahulagoa delako. Erasotzaileak nahi duena da biktima txarto pasatzea bere nagusitasuna argi geratzeko danon aurrean.


Erasotzailearen familiaren egoera ere bai izan daiteke bullying-aren zergati bat. Senar-emazten arteko tentsioa, egoera sozioekonomiko txarra edo etxearen antolaketa eskasa eragina izan ahal du umearen jarreran eta honek garatu dezake jarrera biolentoa.

Ikastetxeak ere bai eragina izan daiteke fenomeno honengan. Jazarpenak egon daitezke edozein ikastetxean, publiko edo pribatuan, baina aditu batzuen ustez ikastetxea oso handia bada jazarpen gehiago egoteko arriskua dago. Agian, zaintza txikiago dagoelako ikastetxe handietan edo umeak kontrolatzea zailagoa delako. Ikastetxeko pasabide guztietan irakasle edo zaintzaileak egon behar dira umeak zaintzeko eta kontrolatzeko. Honetaz gain, ikastegian umeekin eukitzen dugun harremana oso garrantzitsua da, errespetu faltak, mespretxua, mehatxuak edo bazterketa irakasle eta ikasleen artean giro biolento bat sortzen dute ikasgelan. Ikastetxearen betebeharra ez da bakarrik irakastea, jarrera sozial berriak sortzeko laguntza eskaini behar du ere umeei.

Orduan, bullyingaren zergatiak hezkuntza ereduetan ikusi daitezke erreflejatuta. Balore edo arauen eza, elkarbizitzeko arauen eza, umeek zigorrak forma biolento baten jasotzea eta arazo eta zailtasun guztiak biolentziarekin gainditzen ikastea... Egoera guzti hauek giro biolento bat sortzen dute umeentzako, eta hauek hazten badira eredu hauek ikusiz nerabeak izaten direnean eredu biolento horiek kanporatuko dituzte haiek beharrezkoak ikusten dituztenean.

Erasotzaileek jarrera ona izaten dutela uste dute, haientzat nomala dena egiten ari dira eta ez dute euren burua zigortzen horregaitik. Honek ez du esan nahi, haiek txarto pasatzen ez dutela jarrera honekin. Jarrera hauek suntsitzaile dira indibiduo guztiontzat: erasotzaileentzat eta biktimentzat.



Jazarpenak, normalean, lagun bakar bati egiten zaizkio baina talde bati ere izan daitezke, hala ere, hau ez da ohikoa. Jazarpenak mota ezberdinetakoak izan daitezke:

Fisikoak: bultzatzea, ostikadak, ukabilkadak, tresnekin kolpeak ematea,... Jazarpen mota hau lehen hezkuntzan gertatzen da nagusiki.

Hitzezkoak: Iraintzea, jende aurrean gutxiestea edota biktimak duen gabeziaren bat behin eta berriro jende aurrean azpimarratzea. Azkenaldia honetan, jazarpen mota hau eskuko telefonoarekin grabatzen hasi da, fenomeno berri eta kaltegarria bihurtu da.

Psikologikoak: Biktimaren autoestima ahultzen dute etengabe eta segurtasun eza azpimarratzea dute helburu, eta biktimaren beldurra gehitzen dute.

Sozialak: Biktima taldetik aldentzea dute helburu.

No hay comentarios: