viernes, 16 de enero de 2009

Zer da Eskola Jazarpena?

Gaur egun, eskola-jazarpena "Bullying" izendatu du gizarteak. Ingelesez, bully hitzak harroputz edo ahoberoa esanahia du. Baina, zer da bullying-a zehazki? Galdera honi erantzuna ematen saiatuko naiz blog honetan. Momentuz, interneten aurkitu dudan definizio batekin geratuko naiz:

Ikasle batek bere ikaskide bat menpean hartzeko egiten duen jazarpenari deitzen zaio bullyinga. Irainak, etengabeko eraso fisikoak, jendaurreko umiliazioak, derrigortutako beharrak, txantxa astunak edota ageri-ageriko gutxiespenak dira ikasle batek beste bati egin eta eskola-jazarpentzat hartzen direnak.


(http://www.gazteaukera.euskadi.net/)



Bullying-a azaltzeko era desberdinak daude, eta bullying-mota desberdinak badaude ere bai. Mundu guztiak ikusi du noizbehinka ume batzuek beste ume baten kontra eukindako jarrera gure gizartean finko dagoen jarrera bat delako eta honekin amaitzea da bilatzen duguna. Ume guztiak inguru maitakor baten haztea eta hezitzea nahi dugu, euren premiak betetzen duen hezkuntza baten ikastea eta ume guztiak berdin direla adierazten dituzten azpilerroak behar ditugu horretarako.

Jazarpen hauek beti egon dira mota guztietako ikastetxeetan, bai publiko zein pribatuetan, punta puntakoetan eta marjinaletan, hiri handiko ikastetxeetan zein herri txikikoetan. Baina orain arte garrantzia txikiagoa ematen zitzaion honi, gaur egun fenomeno bezala hartzen dugu: Bulling. "Bulling" hitzari esanahi berri bat eman zaio gure gizartean, fenomeno honi garrantzia handiagoa emanez.

Bullyingak oso kaltegarria izan daiteke jasaten duen ikaslearentzat: eskola porrota, zailtasunak ikasteko momentuan, antsietatea, besteekiko beldurra edota arrisku fisikoak eragin ditzake. Horrexegatik mugimendu honi garrantzia ematea kriston aurrerapena dela uste dut, eta gaur egun gizartea hasi da jabetzen arazo erraldoi honetaz. Jazarpena jasotzen duen umeak lagunta behar du eta gurasoak, irakasleak eta bere inguruan dauden helduak ezin gara geratu ezer egin barik. Elkarte batzuk laguntza eskaintzeko asmoarekin gida batzuk atera dituzte, egin behar diren pausuak eta egoera hau ekiditzeko jarrera azaltzen.

No hay comentarios: