sábado, 17 de enero de 2009

Zelan antzematen da Bullying-a klase baten?

Eskola-jazarpenak klase baten ematen ari direla jakiteko, ondorengo pausuak antzeman behar dituzu:

· Zapaltzaile bat edo gehiago, eta babes gabeko biktima egon behar dira.

· Indartsuenaren eta ahularen artean desoreka egon behar da. Desoreka hori agerikoa izaten da normalean: indarrean, gorpuzkeran, maila psikologikoan eta sozialean... Beraz, alde horretan biktima babes gabe sentituko da beti.

· Jazarpenak etengabeak dira, behin eta berriro errepikatzen dira pertsona berberaren kontra.







Zelan ikus ditzakegu tratu txarrak?

Neska edo mutil bat beste ume batekin sartzen denean: ezizen dezatseginak jarriz, iseka eginez, irain eginez, mehatxuka, bere gauzak botatzen, jotzen edo taldetik baztertzen.

Patioan, pasabideetan, komunetan eta ikasgelan ere askotan gertatzen da. Batzuetan helduen aurrean batzuek beste bati irain edo iseka egiten diete eta geo jolsten izan dela esaten dute andereñoari edo bestea kexati bat dela aipatzen dte ere bai. Baina kasu hauetan biktima txarto sentitzen da eta tratu txarra da.

Batzuetan, erasotzaileek besteoi esaten diete ez hitz egiteko biktimarekin edo salatu egiten dute gezurra izanik.

Mutil edo neska batzuk indarkeriaz eta harrokeriaz jokatzen dute barregarriak edo jaorrak izateko besteon aurrean, eta besteok txalotu edo barre egiten duten bitartean, jarraituko dute jarrera horrekin kide baten kontra (beraiek bezain indartsua ez den baten kontra edo lotsagaitik aurre egiten ez duen baten kontra.

Mutilak batzutan, neska baten gainean gezurrak esaten dituzte ikastetxetik, beraiekin atera nahi ez duelako edo haiek esaten diotena egiteko prest ez dagoelako soilik. Hori ere bai, trat txarra da.




Tratu txarren aztarnak:

· Ikasle baten kontra ikasgelan etengabe dauden oihuak.
· Ikasle "desberdinei" bere izaeraz edo aspektu fisikoagatik egiten dituzten burlak.
· Ikaslearen aldaketa ulertezinak: tristura, isolatze pertsonala,..
· Ikasle taldearen ohizko parte hartzean ez egotea.
· Mailetan, komunetan eta atean agertzen diren pintadak. Begiratu askotan agertzen den izena.
· Indarkeri jarrera fisikoak, azalpen zailak dituztenak.

No hay comentarios: